Actualidad Agenda Cultura Deportes Concurso fotográfico Encuesta Contacto
MAGIA KRISEILU ARTEAN
Aurten, urtero bezala, ehunka izango dira Olentzeroren jaian parte hartuko duten Sopelanako haur eta nagusiak. Ikazkin maitagarriak berriro ere haur guztien arreta bereganatuko du. Hor ditugu gure txikiak, ilusioz beteriko egun magikoak bizitzen.
Prestaketarekin hasteko, haurrek gutuna idatzi diote, bakoitzak gehien nahi duen oparia eskatuz. Postalak emateko epea abenduaren 23an amaitzen da, eta mezua Olentzerorengana helduko dela ziurtatzeko, Udaletxeko atearen ondoan gutunontzi berezia jarri da. Gutunontzia bertan dagoen Olentzeroren irudiaren ondoan egongo da.
Jai ekitaldiak, berez, bi egunetan zehar garatuko dira. Abenduaren 23an, arratsaldeko 18:00etan kalejira hasiko da, eta herriko txoko guztietara helduko da. kalejira animatzeko txistulariak izango ditugu lagun. Bertan, beste batzuen artean, Olentzero pizgarria eta zanpantzarra joango dira. Ibilbidea Urgitxeta plazan hasi eta Udaletxeko plazan amaituko da. Amaieran herri txokolatada izango dugu, haurren gozamenerako. Baina bertan, pertsonaia euskaldun maitagarriaren esanahi mitologikoa ezagutzeko aukera ere izango dugu, Udaletxeko plazan eskainiko den antzerki lanari esker.
Dena den, egun nagusia abenduaren 24a izango da. Gau magiko hau ere Urgitxeta plazan hasiko da, arratsaldeko sei tíerdietan. Bertan egongo da, urtero bezala, gure Olentzero, idi uztarriak tiratutako gurdian, eta segizio bereziak inguraturik, kriseiluen argipean. Ibilaldian zehar etengabea izango da txistularien musika. Ibilaldian behin baino gehiagotan geratuko dira Olentzero eta bere segizioa Horra Gure Olentzero abesteko eta bide guztia gozokiz eta ilusioz betetzeko.
Udaletxeko plazara heldu ondoren, txalapartak ongi etorria emango dio segizioari. Ondoren bertsolariak izango dira saio magikoa alaituko dutenak. Bertan, suaren erritoa eta haren azalpena eskainiko dira. Ohitura hori neguko solstizioaren ospakizunarekin dator bat. Bertan, familiako kide bakoitzak iaztik gordetako egur zatia erreko du, eta beste bat gordeko du hurrengo urterako. Azken puntu horrek oparotasun esanahia du. Urtean zehar familiako kideren bat hiltzen bada, bere egur zatiarekin lurperatuko da, antzinako ohiturari jarraituz.
Grupos colaboradores: Barinatxe Txistu Eskola, Radio Club Uribe kosta y Euskalherrian Euskaraz.
RECORRIDO: URGITXETA PLAZA - IBERRE ESKOLA - ZABALBIDE - ENRIKE URRUTIKOETXEA - ZUBIGANE - SERTUTXA -LAUBIDE - UDALETXEKO PLAZA
Grupos que participan en la organización: Ayuntamiento de Sopelana. Departamento de Cultura, Euskaltegi municipal, AEK, Mikelats, Ander Deuna Ikastola y Egialde kultur taldea.
VESTIMENTA: Se anima desde la organización a que todos los participantes, sobre todo los niños, acudan a los actos vestidos de baserritarras.


Kultura Sailak Ismael Etxebarriaren poemak biltzen dituen liburua argitaratuko du
Sopelanako Udaleko Kultura Sailak Ismael Etxebarria Lejarragaren euskarazko poemak biltzen dituen liburua argitaratu du. Argitalpenean, San Pedroko jaietako azken bederatzi programetan argitaratu diren bederatzi poema bilduko ditu. Horiez gain beste zortzi poema ere biltzen dira.
Liburu hori izango da Sopelanako Manene baserrian, 1927an jaio zen idazle horren lanak soilik bilduko dituen lehenbizikoa.
Concepción Recareyrekin ezkonduta dagoen Ismael Etxebarria Lejarragak hainbat sari jaso ditu –euskaraz eta gaztelaniaz- ospe handiko lehiaketetan. Horrela, zilarrezko ardodastatze ontzia lortu zuen Jerezeko poesia lehiaketan 1976an, “El vino de Jerez omnipotente” izeneko lanari esker. Hurrengo urtean, “Orpo askoko zugatza” lanak sari nagusia irabazi zuen Bizkaiko arte elkarteak antolatutako lehiaketan.
 
 
Entrevista a
Mirian Arriaga
La programadora cultural de Sopelana cuenta las actividades previstas para la próxima Navidad.
Desde la música que no puede faltar en fechas tan señaladas hasta las actividades infantiles que constituyen la parte principal de la oferta, completan una agenda con actividades para todas las edades. Aunque el protagonismo de estas fiestas corresponde al Olentzero, que otra vez recorrerá las calles del municipio repartiendo ilusión. [ampliar]
Concurso de carteles
El área de Cultura organiza concursos de carteles para las fiestas de Carnaval y Santa Ageda. Todos los sopelanostarras pueden participar en estos certámenes que incluyen importantes premios para los ganadores. El jurado determinará cuáles son las siete obras de mayor calidad que se presenten. Todos sus autores serán galardonados.
[ampliar]
Betimuko finalistak
Zipiriñe Herri Ikastetxeko seigarren mailako zazpi ikaslek ETB-1eko ìBetimuî programan sariren bat irabazteko aukera dute. Jada finaletarako sailkatuta daude. Telebistako programan duten bigarren agerraldi hori Gabonetako astean emango dute. Neskak herriko gimnasia erritmiko taldeko kide dira, bi abesti dantzatuko dituzte eta beste bat abestuko dute. Lehen agerraldirako prestaketetarako oso denbora gutxi izan bazuten ere, orain denbora gehiago izan dute pantaila txikian izango duten hurrengo agerpena hobeto prestatu ahal izateko.
[ampliar]
Todos a favor de la cooperación
Todos los partidos políticos de Sopelana están a favor de la cooperación con los países del Sur. El voto unánime permitirá destinar con fines humanitarios el 0,7% del presupuesto anual de 2002, lo que supone unos 7.000.000 de pesetas. Los representantes de todas las formaciones han decidido, además, canalizar las aportaciones para objetivos humanitarios a través de Euskal Fondoa, que colabora con numerosos proyectos en los cinco Continentes.
[ampliar]
 
Sopelana Gurea surge como una publicación cuya vocación principal es informar a los vecinos de la actividad de las diferentes áreas municipales. Para ello, el Ayuntamiento de Sopelana la distribuirá por diversos puntos, como las dos estaciones del metro locales, kioskos y algunos establecimientos públicos, así como en las dependencias municipales de la Casa Consistorial, la Kultur Etxea y la biblioteca. El objetivo estriba en que todos estemos al día y conozcamos las distintas actividades que se realizan en nuestro pueblo.
Pero la vocación de esta publicación no sólo se restringe a la mera transmisión de la información, sino que también pretende jugar un papel dinámico y recoger la opinión de los vecinos sobre temas de interés. Un ejemplo lo constituye la pregunta sobre las calles peatonales lanzada en este primer número. La organización de un concurso fotográfico sería otra cuestión más a añadir.
Sopelana Gurea también tendrá presente el importante papel de los grupos culturales y deportivos, de las asociaciones, sin olvidarse de todas las formaciones políticas.
La vocación es ofrecer el abanico de información más diversa sobre temas sociales, culturales, deportivos y urbanísticos, con el criterio de una fácil accesibilidad del lector, que incluso tendrá a su disposición los contenidos de Sopelana Gurea a través de Internet.

Sopelana Gurea, Sopelanako herritarrei udalerriko gaiei buruzko informazioa emateko asmoz sortzen den argitalpena da. Horretarako Sopelanako Udalak hainbat tokitan banatuko du, herrian dauden bi metro geltokietan, kioskoetan eta hainbat establezimendutan, Udaletxea, Kultur Etxea eta liburutegia ahaztu gabe. Helburua, guztiok gure herrian gertatzen denaren eta bertan antolatzen diren ekitaldien berri izatea da.
Baina argitalpen honen helburua ez da informazioa zabaltzera mugatzen, lan dinamikoa egin nahi du, herritarrek hainbat gai interesgarriren inguruan duten iritzia batuz. Horren adibidea, lehen zenbakian oinezkoentzako kaleei buruz egindako galdera da. Beste puntu bat argazki lehiaketaren antolakuntza da.
Sopelana Gurea aldizkarian oso kontuan izango da kultura eta kirol taldeek eta elkarteek, egiten duten lan garrantzitsua, alderdi politiko guztiak ahaztu gabe.
Gure asmoa, gizartearekin, kulturarekin, kirolarekin eta hirigintzarekin erlazionatutako gaiei buruzko informazio zabala ematea da. Horretarako, irakurleak esku-eskura izango du Sopelana Gurea, baita Internet bitartez ere.

© SOPELANA GUREA