Actualidad Agenda Cultura Deportes Contacto
MAITENA AURREKOETXEA
Barinatxe Taldearen zuzendaria
Maitena, duela gutxi Barinatxe Taldearen 5. urteurrena ospatu duzue, elkartea asko aldatu da 5 urte hauetan?

Bai, batez ere errepertorioari dagokionez. Taldeko partaideek gai gehiago ezagutzen dituzte eta instrumentuak hobeto jotzen dituzte. Gaur egun ekitaldi gehiagotan parte hartzen dugu.
Duela bost urte 26 pertsona inguru osatzen genuen elkartea, orain, aldiz, 42 pertsona gaude Barinatxe Taldean.
Esan beharra dago txistulariak duela 17 urte batu ginela eta duela 15 urte hasi ginela herriko jaietan parte hartzen. Hori bai, Barinatxe Taldea duela 5 urte sortu zen, Euskalerriko Txistulari Elkartearekin eta beste musika taldeekin elkarlanean hasi ginenean.

Urteurrenaren ospakizuenan, hemendik aurrera erabiliko duzuen ezkutua aurkeztu zenuten. Zer adierazten du ezkutuak?
Argi utzi nahi genuen gure taldea Sopelanakoa dela eta elkarteak lantzen duen instrumentu nagusia txistua dela. Nahiz eta beste hainbat instrumentu landu, txistuak gure lanaren oinarria izaten jarraitzen du.
Hori dela eta, Sopelanako ezkutuaren forma eta koloreak aprobetxatu ditugu gure elkartearen ezkutua egiteko eta honi danbolinaren hariak gehitu dizkiogu, txistuari ere lekua utziz. Ezkutu berria gure elkartearen islada izatea nahi genuen eta helburu hori bete egin dela uste dut

Zeintzuk dira zuen hurrengo proiektuak?
Gure lanarekin jarraitzea espero dugu. Kontzertu gehiagotan parte hartu nahi dugu eta gero eta musika-tresna gehiago landu nahi ditugu.
Normalean, aurreko urteetan gogoan izaten gaituztenek berriro dei egiten digute. Prozesu ziklikoa da. Horregatik, aldez aurretik badakigu gutxi gorabehera zeintzuk izango diren urtean zehar parte hartuko ditugun ekitaldiak.

Azkenik, gertatutako pasadizoren bat kontatu ahal diguzu? Zein da jo duzuen lekurik bitxiena?
Behin Uriosten kokatutako industrialdeko pabilioi batean jotzeko deitu gintuzten. Hain handiak diren lekuetan soinua galtzen da. Pabilioi erdian mahai bat zegoen “lunch” batekin eta honen inguruan hamar pertsona edo. Oso egoera bitxia izan zen, gu han jotzen hamar pertsonentzako eta gure musika ia ez zen entzuten. Arraro sentitu ginen.
Behar izatekotan, edozein lekutan jo dezakegu. Duela 20 bat urte Sopelanako Erregeen desfilean traktore baten gainean Larrabasterratik Sopelanara igo ginen eta hor bertan jo genuen.
 
GABONETAKO KONTZERTUA
Barinatxe Taldea ofrecerá un Concierto de Navidad el 23 de diciembre a las 20:00h en la Iglesia de San Pedro.
Barinatxe Taldeak Gabonetako Kontzertua aurrera eramango du abenduaren 23an 20:00etan San Pedroko elizan.
 
PUZZLES PARA LOS CHAVALES DEL MUNICIPIO
Aurten Olentzerok puzzleak banatuko ditu Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Zipiriñen edo Ander Deuna Ikastolan ikasten ez baduzue, zuen Txopeleko puzzlea Udaletxeko Hall Kulturalean edo Turismo Bulegoan lor dezakezue.
El día 24 de noviembre a las 17:30h se celebrará en el Hogar del Jubilado el “Homenaje al Mayor”, siendo los homenajeados: Dª. Lorenza Martínez Gómez, Dª. Mª Delia Garay Amechazurra, Dª. Mª Luisa Basaldua Ortiz de Zarate, Dª. Marcelina Alonso Sainz, D. Ruperto Delgado Alfaro y D. Francisco Gómez Salazar. En este homenaje se les entregarán algunos obsequios y serán felicitados por todos sus compañeros.
Además, coincidiendo con las finales del campeonato de briska, tute y rana, se hará entrega de los premios y se ofrecerá una gran merienda amenizada con música.
TXOPEL

Ya está en la calle el nuevo número de la revista TXOPEL. Pasa a recogerla en el Hall Cultural del Ayuntamiento, en la Oficina de Turismo, o en la Biblioteca de Sopelana.

 

© SOPELANA GUREA