Actualidad Agenda Cultura Deportes Concurso fotográfico Encuesta Contacto
GAZTEAK SOPELANAN

Zoritxarrez sarritan ikusten ditugu ikuspegi partzialetik idatzitako gazteei buruzko artikuluak. Badirudi gazteen ezaugarri bakarrak legez kanpoko drogen kontsumoa (lege barrukoak ez omen dira hain garrantzitsuak), eskolako porrota, denbora libreaz gozatzeko helduek ulertzen ez dituzten moduak, gehiegizko kontsumismoa eta markekiko interesa, etab. direla.

Komunikabideetatik gazteei buruz jasotzen dugun informazioa gazteria mota bat baino ez dute islatzen. Sopelanako edo Uribe Kostako gazteei buruzko azterketa zehatzik ez dagoen arren, Jose Ignacio Ruiz de Olabuenagak eta Kepa Salaverriak Autonomia Erkidego mailan gazteei buruz egin duten azterketan argi eta garbi ikusten da ez dagoela gazteria bakarra, gazte talde desberdinak baizik.


Gure gizarte-hezkuntzako prebentzio eta partehartze zerbitzuetan harremanak izaten ditugu Uribe Kostako herrietako gazteekin. Horrela, beste herri batzuekin bereizketarik ezarri nahi gabe, gure arreta deitu duten zenbait alderdi azpimarratu nahi ditugu.
Asteburuetan gazteak beste herri batzuetara joaten dira denbora libreaz gozatzera. Gure herrian gazteentzako lokal gutxi daude, nahiago izaten dute Getxora, Mungiara edo Bilbora joatea, bertara gazte gehiago joaten baitira. Gure herriko kirol jardueren eskaintza oso zabala da, baina ia ez dago gazteei zuzendutako elkarterik edo kultura eta aisialdi jarduerarik. Oso interesgarria iruditu zaigu kultura sailaren asmoa, gaueko aisialdi programa martxan jartzeko.
Udan egoera goitik behera aldatzen da, zeren, gure hondartzak eta gure jaiak direla eta, beste herri batzuetako gazteak Sopelanara etortzen baitira.


Beste herri batzuetan, 16 urtetik gorako gazteak antolatu egiten dira eta eurentzako lokalak alokatzen dituzte. Txoko antzeko zerbait antolatzen dute, txoko horien izaera gastronomikoa baino ludikoagoa bada ere (bideoak ikusi, mahaiko tenisean jolastu, bideo-jokoekin aritu...). Gazteak dira lokalak ongi funtziona dezan arauak jartzen dituztenak. Uste dugu gure herrian dagoen lonja eskaintza urriak eta haien alokairuen prezio altuak zaildu egiten dutela jarduera hori.

Independizatzeko uneari dagokionez, gazteek berandu uzten dute gurasoen etxea. Beste leku batzuekin alderatuz, ia ez dago gazteen artean pisu bat alokatzeko ohiturarik. Gehienek gurasoen etxea uzten dute bikotearekin bizitzera doazenean edo pisua erosi dutenean. Ez dugu uste horren arrazoia pisuen prezio altua denik, prezio altuagoa duten beste leku batzuetan badagoelako hainbat gazteren artean pisua alokatzeko ohitura.

Eva Iglesias - Guillermo Canales
Uribe Kostako Mankomunitatea
 
KONEKTA ZAITEZ abre una oficina
Konekta Zaitez abrirá una oficina en Sopelana a partir del mes de febrero. Este servicio estará junto a las dependencias de Behargintza, en la plaza de Urgitxeta. La oferta prevista con su puesta en marcha incluirá cursos de Internet gratuitos.
Behargintzaren Ikastaroak
Behargintzak geriatria laguntzaile izateko lanbide hastapeneko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa eskualdeko langabetuei zuzendurik dago, doakoa da eta 250 ordu iraungo ditu. Izena emateko epea urtarrilaren 25ean itxiko da. Interesatuak Gatzarriñe kaleko 2an dauden Uribe Kostako Behargintzaren lokaletara joan beharko dira. Lokal horietara joateko ordutegia goizeko 9etatik eguerdiko 15ak bitartekoa izango da.
"Bizikletentzako aparkalekuak" Iberren
Iberre institutuko ikasleek “bizikletentzako aparkalekua” izango dute ikastetxe ondoan, datorren otsailetik aurrera. Udalaren ekimen hori esperientzia pilotu izango da. Arrakasta lortzen baldin bada, herriko beste toki batzuetan ere antzeko aparkalekuak jartzea aztertuko da.
Kometa Lehiaketa
Sopelanako Udalak San Pedro jaietan kometa lehiaketa egitea proposatu dio jai batzordeari. Herriko agintarien ustez, ikusleen eta partaideen aldeko erantzuna oso ona izango da, eta horrela hurrengo urteetako jaietako programan ere sartu ahal izango da. Jarduera hori oso interesgarria da, gure herriko “laminar” izeneko haizeak oso egokiak baitira delta hegala bezalako kirolak egiteko.
Hemeroteca
Sopelana pretende invertir este aqo 300.506 euros (50 millones de pesetas), aproximadamente, en la remodelación de la Casa Consistorial y sus aledaños. La reforma prevista en el edificio del Ayuntamiento consistira en ampliar el porche, mediante una estructura de hormigon que se forrará con los materiales utilizados en el resto de la entrada.
En este rellano exterior se celebran numerosos actos culturales, conciertos y hasta la verbenas de las fiestas patronales, ademas del recibimiento de los Reyes Magos y del Olentzero. Las autoridades locales pretenden que este espacio sea suficientemente amplio como para que en el se desarrollen las actividades habituales sin que sea necesario alquilar un escenario portatil, como ha ocurrido hasta ahora.
Las modificaciones previstas afectan también al camino lateral que enlaza la zona peatonal con la plaza Consistorial, que se prolongara. Además se plantaran arboles donde ahora solo hay hierba, en la zona paralela al camino mas próxima a la plaza donde se celebraron algunos actos centrales de la Fiesta del Euskera. Este terreno se había ajardinado hasta encontrarle un uso definitivo, que ahora se ha concretado.
Los responsables municipales apuestan por aprovechar el desnivel existente en la plaza para habilitar un pequeqo anfiteatro en el que se organizarán algunas actividades al aire libre, como sesiones de teatro y de cuentacuentos. En la parte mas próxima a la carretera y a la plaza del Ayuntamiento se colocarán adoquines, y la zona verde será más amplia y coincidirá con la parte inclinada del terreno.
La actual plaza de hierba impide su uso durante parte del año para la celebración de actos culturales; dice el responsable local de Urbanismo, Ricardo Ibarra, para quien la remodelación prevista multiplicará las posibilidades de aprovechamiento de este solar.


TXEMA IZAGUIRRE
GETXO -EL CORREO-. 12/01/2002



  Para más información sobre Sopelana pincha aquí.
.

© SOPELANA GUREA