Actualidad Agenda Cultura Deportes Concurso fotográfico Encuesta Contacto
BEGOÑA HERVÁS
Uribe-Bazterra bandako Zuzendaria:
“Banda egonkorragoa izango litzateke musika eskolarekin”

KURRIKULUMA Begoña Hervasek Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, eta bertan pianoko goi titulua eta konposizioko titulu ertaina lortu zituen. Madrilen jarraitu zuen ikasten, eta bertan lortu zuen konposizioko goi mailako titulua. Ondoren hainbat ikastaro egin ditu. Horien artean azpimarratzekoak dira Hungariako Esztergom unibertsitatean egindakoa abesbatzen eta orkestren zuzendaritzari buruzkoa.

 
Gutxi izango dira Begoña Hervasen agenda baino gauza beteagoak. Elkarte gisa sortutako Uribe-Bazterra bandako zuzendariak erronka guztiei egiten die aurre: Sopelanaren ereserkia planteatzetik hasi eta uztaileko eta abuztuko larunbatetan dantzaldiak jotzeraino. Laguntzaileak bilatzeko bikaina izanik, lanerako gaitasuna eta diziplina bere sinpatiaren bitartez hautematen dira. Hori dela eta, ez da kasualitatea aurten bere zita kopuruak gora egitea, Uribe-Bazterra bandak Sopelanak eman behar duen kontzertu kopurua askoz handiagoa izango baita.

Zuretzat oso pozgarria izango da Sopelanako Musika Eskolaren sorrera, ezta?

-Bai, jakina. Oso pozik jarriko naiz irekitzen dutenean. Musika tailerra adiskide batzuekin hasi nuen Sopelanan, eta izugarrizko arrakasta lortu genuen. Orain uste dut musika eskola guztiz beharrezkoa dela. Banda izanik, beharrezkoa da herrian integraturik egotea, onena herriko jendez osatzea baita. Horrela musikariek musika taldean sartu eta ikasi ahal izango dute Nire ustez banda egonkorragoa izango litzateke musika eskolarekin.

-Gaur egun zenbat pertsonek osatzen dute Uribe-Bazterra?

-Hogeita hamar gazte inguru dira, 18 urtetik 22 urtera bitartekoak.

-Eta, izan ere, haien ilusioa izugarria da.
-Bai, jotzeko gogo handia dute, eta bikaina da beraiekin lan egitea. Nik ere ilusio handia dut, bai ikusleen eta bai Sopelanako Udalaren erantzuna bikaina izan baita.

-Benetan?
-Bai. Aurten jaso dugun diru laguntza iazkoaren bikoitza baino gehiagokoa da. Jende askok bandaren emankizun gehiago eskatu ditu; lehen Gabonetan, San Pedro eta Karmen jaietan, Aste Santuan eta Euskal Jaian eta San Andres egunean baino ez genuen jotzen. Orain, berriz, egutegi bete-betea dugu.

-Ba aurreratu zerbait!
-Hasteko Errege eguneko desfilean jo genuen, eta ondoren Inauterietan joko dugu. Martxoan kontzertu sakratuan joko dugu; maiatzean Udaberriko Kontzertuan; ekainean San Pedro jaietan; uztailean Musika astean eta Karmen jaietan, eta horrez gain, uztaileko eta abuztuko larunbat guztietan dantzaldiak eskainiko ditugu; irailean Euskal Jaian egongo gara; azaroan San Andres jaietan, eta, urteari amaiera emateko, Gabonetako Kontzertuan joko dugu.

-Sopelanan ez da azpimarragarria izan musika kultura orokorra duelako, baina ez al da egia kultura hori lortzeko nahi handia dagoela?
-Bai, interes handia dago. Abesbatza dago, txistu banda, Uribe-Bazterra ahaztu gabe. Sopelana hazi egin da, eta gaur egungo musika jarduera oso garrantzitsua da, eta baita agintariek berau sustatzeko eta gurasoek seme-alabei musika kultura emateko duten interesa ere.

-Horrez gain, aurten hainbat berrikuntza eta estreinaldi egongo dira, ezta?
-Bai. Bandak, abesbatzarekin batera, Sopelanako ereserkia estrenatuko du. Carlos Ibarrak ereserkia konposatu du, nik eskatuta, eta letra Ismael Etxebarria ari da prestatzen. Uste dut jaien inguruko eguna aukeratuko dugula estreinaldia eskaintzeko.

-Bandaren errepertorioa oso zabala da, ezta?

-Ez dugu beste aukerarik. Gabon kantetatik hasi eta euskal musika herrikoiraino jotzen dugu, erlijio musika, dantzan egiteko abestiak, pasodobleak, boleroak eta baltsak... Horrez gain, musika klasikoko gairen bat ere sartzen saiatzen gara, Mozarten edo Verdiren lanak, besteak beste, filmetako soinu bandak ahaztu gabe.

-Egin ezazu balantze bat, 2000. urtean eman zenuten lehenbiziko kontzertu haren ondoren.
-Balantzea oso positiboa da. Hasieran ezegonkortasun gehiago egoten da, eta, ondorioz, lehen urtean jendea etorri eta joan egiten da. Gaur egun plantilla erabat orekaturik dago, eta egonkorragoa da. Musikariek gero eta gehiago jo nahi izaten dute.


Una vaca "Artística" para Sopelana
De entre las famosas vacas de Bilbao que pintaron los artistas vascos, le ha tocado una en suerte a Sopelana. Todo ha sido porque el Ayuntamiento local ha querido colaborar con la recaudación de fondos para las instituciones benéficas, participando en la subasta pública y comprando la vaca que se ve en la foto. Los responsables municipales admiten sugerencias sobre donde se puede colocar.
 
Ayuda para "Un día gris"
El Ayuntamiento de Sopelana otorgará una subvención al último cortometraje de Aitor Elorriaga. El realizador local obtiene así una ayuda por su trabajo más reciente, titulado “Un día gris”. Elorriaga prepara un guión para filmar su primer largometraje, tras el éxito de sus anteriores “cortos”.
Concurso de Poesía y Relatos
La asociación sociocultural de mujeres de Sopelana, Itzartu, organiza la quinta edición del concurso de poesía y relatos cortos. El plazo de inscripción para participar en el certamen permanece abierto hasta el 14 de febrero. Las interesadas en obtener más información deberán acudir a los locales municipales que esta asociación tiene en el antiguo ambulatorio de Sopelana. Allí también disponen de las bases del certamen.
Viaje cultural a Roma en Avión
El Aula de Cultura de Sopelana organiza un viaje cultural a Roma. La salida en avión tendrá lugar el viernes, día 8 de febrero, y el regreso está previsto para el lunes, a las 23 horas. La excursión incluye la estancia en Roma en un hotel de tres estrellas, en régimen de alojamiento y desayuno. Durante la estancia se visitarán los monumentos más interesantes, entre los que destaca El Vaticano, el Coliseo, la plaza de España y La Fontana de Trevi, entre otros.


  Para más información sobre Sopelana pincha aquí.

© SOPELANA GUREA