Actualidad Agenda Cultura Deportes Concurso fotográfico Encuesta Contacto
Sopelana irristaketa taldeak abiadurako irristaketari dantza gehitu nahi dio
ipiriñe Ikastetxe Publikoaren eskola orduetatik kanpoko jardueren barruan Sopelana Irristaketa Taldea dago. Bertan irristaketan ari diren 25 haur inguru daude. Eva Sainz Vaquero da txikienentzako oinarrizko eskola eta lehiaketetan aritzen diren nagusiagoak biltzen dituen taldearen zuzendaria.
Partaideen batezbesteko adina 8 urtekoa da. Sainz begirale bikaina da bi mailatan banatutako talde honentzat: irristaketaren hasiera eta abiadurako irristaketa. Haurrak lau urtetatik aurrera hasten dira, eta Lehen Hezkuntza osoa lantzen da, begiraleak azaldu duenez.

Irristaketa eskolak ikastetxeko instalazioetan entrenatzen du, eta bertako baldintzak ez dira hoberenak. Beste ezer baino lehen aire zabalean entrenatzen dutelako, eta euriak asko baldintzatzen duelako. Bigarrenik pistak ez duelako aukerarik ematen eman daitezkeen irristaketa moten eskaintza zabaltzeko.


Hala ere Sopelana Irristaketa Taldeko neska-mutikoek hainbat lehiaketetan hartu dute parte: Bizkaiko eta Euskadiko eskola txapelketetan eta Euskal ligan eta Bizkaiko ligan; Nazioarteko San Prudentzio torneoa eta Tutera Hiriko torneoa, besteak beste. Denboraldi honetan Bilboko Udalak antolatutako Kirolaren eta Ingurumenaren Egunean ere hartu zuten parte, eta baita Sopelanako Udaleko Txapelketan 1996an sortutako taldearen historian ikus daiteke Euskadiko eta Bizkaiko hainbat txapelketa lortu dituztela.

“Probintziako txapelketetan lehenbiziko postu guztiak eskuratzera ere heldu izan gara” esan digu entrenatzaileak.
Irristaketa Zipiriñe ikastetxeko jarduera nagusi bilakatu da. “Haurrei oso erakargarri egiten zaie, berria delako eta ia beste inongo ikastetxetan eskaintzen ez delako” esan digu Sainzek. Entrenatzaileak uste du instalazio egokiak izanez gero kirol emaitza hobeak lor daitezkeela. Sopelana Irristaketa Taldeko entrenatzailea itxaropentsu dago, kiroldegia inauguratzen denean eskaintza zabaldu ahal izango duten itxaropenez, alegia.
Izan ere, irristaketaren hasierako ikastorduetan haurrei lau gurpileko patinean dantzatzeko ezagutza orokorrak irakasten hasi da. Ezinezkoa da hori asfalto gainean egitea, duen adherentzia handiaren ondorioz ezinezkoa baita ariketak, biraketak eta saltoak ematea. Eva Sainzen ametsa parketa da: “kiroldegia irekitzen denean taldea bitan bana dezakegu, horrela dantza eta abiadura klaseak eman ahal izateko” esan du.

ENTRENATZAILEA
Eva Sainzek 32 urte ditu, eta irristaketa mota guztietako entrenatzaile titulua du(hockeya, abiadura, irristaketa artistikoa, dantza eta “show”, eta on-line eta paraleloa. Horrez gain, estatu mailako titulua duen Euskadiko epaile bakarra da, irristaketa artistiko eta dantza motatan.



Ugeraga taldearen gabonetako otzara erraldoia
Alain Icazak bere ilusioa erakutsi du Ugeraga Kirol Elkarteak antolatutako zozketako Haurraren otzara izugarria jasotzerakoan, argazkiak ikusten den bezala. Eta ez da gutxiagorako, sariaren barruan DVD erreproduzitzailea, 21 hazbeteko telebista, mountain-bike bat, sakote ebakigailu elektriko bat, itsaski erregailu bat eta miniestazio meteorologiko bat zeuden, besteak beste. Opari horiei guztiei ohiko Gabonetako otzaretan egoten diren janari eta edari zerrenda luzea gehitu behar zaio. Icazak saria lortu zuen “Uge”-k antolatutako zozketaren 0320 zenbakia erosi zuenean.
 

Pelota: El frontón de Sopelana acoge el Torneo Forum de herramienta
Los mejores pelotaris participarán en el Torneo Forum 2002, que organiza esta firma deportiva junto a la Federación de Bizkaia de Pelota y el Ayuntamiento de Sopelana. Los partidos se disputarán los días 1, 8, 15 y 22 de febrero, y 1, 8 y 15 de marzo. Tomarán parte los pelotaris más sobresalientes de las categorías cadete, sub-19 y senior. Los primeros (seis parejas en total) lo harán en la modalidad de paleta, mientas que los de 19 años participarán en la modalidad de pala corta, igual que los mayores. No obstante, estos últimos sumarán diez parejas en total.
Para semifinales se clasificarán las dos primeras de cada grupo, excepto en la categoría de mayor edad, que se jugará por eliminatorias.
En pala senior estarán Garai e Imanol, Alonso y Monton, Totorika y Larrinaga III, Larrinaga II y Suso, Manzanedo y Pérez, Basabe y Vega I, Olasagarre y Loureiro, Markaida y Larrinaga I, Markaida II y García, y Gaubeka y Urrutia.
Este Torneo Forum equivale al que antes patrocinaba Baqué. Aunque ahora ha cambiado de nombre porque los responsables de la firma de café han dejado de “sponsorizarlo”. En su lugar, lo hará la firma que vende artículos deportivos. El campeonato constituye otra buena oportunidad para los amantes de este deporte. Máxime en un municipio como Sopelana, con fama de ser “palista”, al contar con numerosos adeptos a esta modalidad y con muy buenos representantes de este deporte.
 
Urkoko kiroldegiko estalkia heldu da
Urkoko kiroldegiko teilatuaren zati bat heldu da urtarrilaren hasieran Sopelanara. Kamioiek deskargatu dituzte kirol instalazioen ganga-estalkiari eutsiko dioten estruktura erdizirkularrak. Asko izan dira jakin-minez lanak jarraitu dituztenak. Lan horietan lehenbizi estrukturak lurrean jarri behar izan dira (sabaian joango diren modu berean) ezarri beharreko ainguraketak instalatu ahal izateko. Lan horiek egin ahal izateko garabiak erabili behar izan dira.
 

 


  Para más información sobre Sopelana pincha aquí.

© SOPELANA GUREA