Actualidad Agenda Cultura Deportes Contacto
BERDINTASUN PLANA SUSTATU BEHAR DUGU!
Pilar Serrano es la presidente de Itzartu, la asociación de mujeres que aglutina ya a más de un 10% de la población. Casi 1.300 están inscritas a este colectivo abierto y dinámico que organiza el mayor abanico de actividades ofertado en Sopelana. Siempre en vanguardia, las responsables de Itzartu trabajan por conseguir una igualdad que aún no ha llegado. Se nota en las charlas abiertas que organizan, a las que apenas acuden hombres. Serrano pide una mayor concienciación y un creciente apoyo institucional para lograrlo.
- Noiz sortu zen elkartea?
- 1991n. Garai hartan, emakume talde bat elkar ezagutzeko eta jarduerak antolatzeko bildu zen, eta elkartea bertatik sortu zen. Udalarekin harremanetan jarri ziren, eta, beste gauza batzuen artean, udal ordezkariek pilotalekuaren instalazioak utzi zizkieten, gimnasia egiteko. Horrez gain, lonja batzuk alokatu ziren Akilino Arriola kalean, eta bertan ematen ziren eskulan ikastaroak.
- Baina egoitza hura txiki geratu zen, ezta?
- Bai, eta Udalak anbulatorio zaharreko lokal hau utzi zigun. Bertan ematen ditugu, gaur egun, ikastaroak eta zenbait hitzaldi.
- Hasiera hartatik elkarteak asko eboluzionatu du.
- Bai, asko. Une honetan elkartearen jarduerak eta ekintza esparruak asko hedatu dira. Esan behar dugu elkarteak tratu txarretarako aholkularitza ere baduela. Eboluzioa nabarmena izan da, lehen emakumeak tailerretara baino ezin baitziren joan. Orain, berriz, ikastaro eskaintza zabala dago, grafologia, sorkuntzazko idazketa, reikia…
- Zenbat kide ditu Itzartuk?
-Ba ia 1.300. Oso kopuru garrantzitsua da.
- Eta gauzak ondo egiten direnaren seinale, ezta?
- Baietz uste dut. Dena den, seguru nago 1.300 horien artean badagoela guztiz ados ez dagoen baten bat, ezinezkoa baita gauzak denen gustura egitea. Hala ere, uste dut gehienak pozik daudela egindako lanarekin, eta konturatzen direla zein zaila eta neketsua den hau guztia antolatzea.
- Horrez gain, Sopelanan jarduera gehien antolatzen duen elkartea da.
-Ba bai, horrela da.
- Hurrengo urteetan ere norabide berean jarraituko du?
- Jarduera horien bitartez kideen nahiak asebete nahi dira, baina hedatu egin behar gara, zirkulu itxian baztertuta geratu gabe, Berdintasun Plana bultzatu behar dugu.
  - Denbora gutxi barru emakumeari buruzko jardunaldiak heltzen dira. Zer eskatuko zenioke edizio berri horri?
- Asko gustatuko litzaiguke gizonezkoek emakumeari buruzko jardunaldietan parte hartzea. Adibidez, hitzaldi irekiak antolatzen ditugu, eta nabarmena da gizonezkoen falta ekitaldi horietan. Gure lana berdintasuna lortzea da, eta saiatzen gara, baina gizonezkoen aldetik jasotzen dugun erantzuna oso eskasa da. Beharbada izango da bertara etorriz gero emakumeen talde itxi batera sartzen direla uste dutelako, eta hori euren printzipioen aurka doalako.
- Uste al duzu kontzientziazioa falta dela?
- Asko. Erakundeek lana egin beharko lukete gizonezkoak kontzientziatzeko.
- Berdintasun Plana positiboa iruditzen al zaizu?
- Foru Aldundiaren Berdintasun Planak ondo funtzionatzen du, baina gainerakoek ez hainbeste. Uste dut beharrezkoa litzatekeela agenda bat ezartzea eta bete beharreko helburu batzuk finkatzea. Baliabide gehiago bideratu beharko litzateke berdintasuna lortzeko lanera, eta erakundeak sakonago inplikatu beharko lirateke.
SEMANA CULTURAL
La Semana Cultural, organizada por Itzartu, se desarrollará del 5 al 13 de marzo. La jornada de apertura correrá a cargo de la periodista Rosa Villacastín. Habrá concursos, charlas, cine-forum, teatro y un concierto en la próxima edición de las jornadas de la mujer.
IRAKASKUNTZA / ENSEÑANZA
Adjuntamos la propuesta del Departamento de Educación del Gobierno Vasco en relación a las áreas de influencia para el curso 2004/2005 de los Centros de enseñanza públicos y concertados de Sopelana. Modelos A, B y D. Os recordamos que la pre inscripción en los Centros se deben de realizar durante la segunda quincena del mes de Febrero.
© SOPELANA GUREA