| ZER DA UK ALDIZKARIA? |
 |
| Izenak
berak dioen moduan, UK Uribe Kostako aldizkaria
da, eskualdean euskara hutsean kaleratzen den kazeta
bakarra. Aldizkaria orain dela hamar bat urte sortu
zen Getxon, eta gero eskualde osora zabaldu zen.
Gaur egun Erandion, Leioan, Getxon, Berangon, Sopelanan,
Barrika, Plentzian, Gorlizen eta Lemoizen 5.000
ale banatzen dira hamabostean behin. |
 |
Aldizkari
hau sortu zen unean zituen helburu berberak ditu
gaur egun ere, hau da, Uribe Kostan bizi garen euskaldunontzako
kalitatezko komunikabidea izatea, eskualdeko gizarte-bizitzaren
berri ematea, eta bide batez, euskara gure inguruan
indartzea. Irakurleak herrietako informazioa, erreportajeak,
elkarrizketak, argazki zaharrak, zinema, musika,
internet, gure eskualdeko euskarari buruzko lanak…
eta askoz ere gehiago aurkituko du UKn. Aldizkaria
erabat profesionala, atsegina, irakurtzen erraza
(ez horregatik zozoa edo hutsala) eta begietara
apaina eta erakargarria da, argazki ugariz hornitua.
Esan bezala, hamabostean behin kaleratzen da UK,
eta harpidedun egiten diren lagunei etxera bidaltzen
zaie. Berez, aldizkaria debalde banatzen da, aldizkariaren
bultzatzaileen helburuetako bat ahalik eta euskaldun
gehienengana ailegatzea da eta. Hala ere, irakurleei
borondatezkoa den hogei euroko dirulaguntza eskatzen
zaie urtero, hau da, diru-kopuru merke-merkea, aldizkaria
ateratzen jarraitu ahal izateko.
Ordaintzen dena borondate hutsezkoa izan da, nor/zer
da UKren oinarria, nork jartzen du dirua eta lana?
galdetuko dio batek baino gehiagok bere buruari.
Bada, gurean euskaraz ezer argitataratzen ez zela
ikusita, eta kezka horrek bultzatuta, eskualdeko
euskaltzale talde independiente baten ekimena izan
zen UK sortzea. Gaur egun talde hori profesionala
da. Diru-sostenguari dagokionez, hiru diru-iturri
nagusi dauzka aldizkariak: publizitatea, irakurleen
laguntzak eta erakundeen dirulaguntzak (Sopelanako
Udala barne).
Gaur egun sopeloztar askok ezagutzen du UK, izan
ere, aspalditik banatzen da aldizkaria herrian.
Baina ezagutzen ez baduzu eta zure herriaren eta
ingurukoen berri euskaraz jaso nahi baduzu, badakizu
zer egin: eman izena eta UK etxera bidaliko dizute.
Ez zaizu damutuko. Zer
egin behar da UK etxean hartzeko?
Oso erraza da. 94 491 13 37 telefonora deitu eta
izena eman. Aurrerantzean UK etxean jasoko duzu
hamabostean behin. |
|
| CONVOCAN A TODAS LAS CUADRILLAS
A UNA REUNIÓN PARA LAS FIESTAS |
 |
| San Pedro
Jaien antolakuntza batzordea datorren maiatzaren
7an koadriletako kideekin bilduko da. Talde horiek
arratsaldeko 18.30etan elkartuko dira Udaletxearen
atarian. Esan behar da talde horien parte hartzea
oso garrantzitsua dela jaietan, giroa, kolorea eta
dibertsioa ematen baitiote jaiari. |
 |
| La
comisión organizadora de las fiestas de
San Pedro se reunirá el próximo
día 7 de mayo con los integrantes de las
cuadrillas. Estos grupos, cuya participación
en los festejos constituye un elemento fundamental
porque aportan ambiente, colorido y diversión,
se congregarán a las 18.30 horas en el
hall de la Casa Consistorial.
La reunión servirá para intercambiar
ideas entre los integrantes de las cuadrillas
y los organizadores de los actos. Entre otros
temas a tratar se abordarán aspectos como
la vestimenta de los componentes de los grupos,
las actividades que prefieren organizar, y las
bajadas. A la cita están invitados todos
aquellos que deseen formar una cuadrilla y disfrutar
de lleno en los festejos, que se desarrollarán
entre el 24 y el 29 de junio.
CONCURSO
DE CARTELES
El plazo de presentación de trabajos para
el concurso de carteles de fiestas se ha ampliado
hasta el 14 de mayo. Todas las obras deberán
llevar el lema de ‘Sopelanako jaiak 2004’
y se presentarán en un formato de DIN-A3
o mayor. La técnica utilizada es libre.
Los interesados entregarán sus carteles
en el departamento de Cultura municipal (por las
mañanas) o en el hall cultural (por las
tardes). Los premios estipulados son de 450 euros
para el ganador en la categoría de mayores
de 17 años de edad. El segundo clasificado
obtendrá 300 euros y el tercero 150. Además
habrá un apartado infantil, con un premio
de 60 euros para el vencedor. |
|
| BATEZ
BESTE 65 GAZTEK HARTZEN DUTE PARTE ‘SOPELANAKO
GAUAK’ IZENEKOEN JARDUNALDI BAKOITZEAN |
 |
| Una media
de 65 jóvenes participa cada jornada en las
‘Sopelanako Gauak’, que concluirán
el próximo 10 de junio. Esta actividad atrae
a mayor número de chic@s durante la presente
edición, en la que se ha trasladado al polideportivo
de Abadesolo. Las piscinas y el resto de las instalaciones
deportivas han añadido atractivo a esta oferta
cultural, dirigida a mayores de 14 años.
Para inscribirse basta presentar una fotocopia del
DNI y disponer de permiso de ama y aita si eres
menor. |
 |
 |
 |
Batez
beste 65 gaztek hartzen du parte datorren ekainaren
10ean amaituko
diren ‘Sopelanako Gauak’ izenekoen jardunaldi
bakoitzean. Jardunaldi horiek aurten Abadesoloko
polikiroldegira eraman dira, eta beste urteetan
baino gazte gehiagok hartu du parte. Igerilekuek
eta gainerako kirol instalazioek erakarpen gehiago
eman diote 14 urtetik gorakoei zuzendutako kultura
eskaintzari.
Neskek gehien atsegin dituzten jarduerak makillaje
tailerrak (jenaz egindako tatuajeak eta bestelakoak),
eta dantza edo aerobica dira. Mutilek, berriz, igerilekuak
dira gehien erabiltzen dituztenak. Batez ere, puzgarriak
jartzen diren egunetan haiekin gozatzeko. ‘Sopelanako
Gauak’ burutzen direnetan topagunea izaten
da Abadesoloko atarian. Bertan scalextric edo Play
Station-ekin jolasteko aukera izaten da. Bideojokoei
dagokienez, esan behar da denbora muga jartzen dela,
gazteek ez dezaten denbora gehiegirik eman pantaila
aurrean.
Gogoratu egin behar da bertaratutakoek gurasoen
baimena behar dutela adin txikikoak baldin badira.
Izena emateko eta beharrezkoa den txartela eskuratzeko,
nahikoa izango da NAN-aren fotokopia bat ematea.
‘Sopelanako Gauak’ ostiral guztietan
antolatzen dira, gaueko 22.30etatik 01.30etara.
Helburua gazteei aisialdi eskaintza erakargarria
ematea da, hainbat motatako jardueren bitartez.
Gehien aritzen diren gazteak 1989an jaiotakoak dira,
talde nagusia osatzen baitute. |
|
| IBILALDIAREN AURREKO EKITALDIEK
ARRAKASTA HANDIA LORTU DUTE |
 |
Los actos
organizados por la ikastola Ander Deuna en Sopelana,
con motivo del
pre-Ibilaldia, han resultado un éxito. El
abanico de actividades ha tenido una acogida muy
buena por parte del público, que se ha mostrado
deseoso de contribuir a la multitudinaria cita del
euskera que tendrá lugar el día 30
de mayo. |
 |
|
Ander Deuna ikastolak, Ibilaldiaren aurreko programaren
barruan, Sopelanan
antolatu dituen ekitaldiek arrakasta handia izan
dute. Mota askotako jarduerak izan dira, eta ikusleek
oso ongi hartu dituzte, bide batez, maiatzaren
30ean burutuko den euskararen aldeko hitzordu
handiari lagunduz.
Herriko ikastolak aurkeztu duen agenda oso erakargarria
izan da, adin guztietarako programazioa eskainiz.
Kirol ekitaldiak, beisbola, kantari euskaldunen
kontzertuak, besteak beste. Guztiek pertsona askoren
arreta eurenganatzea lortu dute.
Sopelanak programazio horretaz gozatzeko aukera
izan du, eta ekitaldi horiek antolatzeko Udalak
ere lagundu izan du. Halaber, ikusi da kiroldegia
oso leku aproposa dela mota guztietako ekitaldiak
burutzeko. Beste alde batetik, Ibilaldiaren aurreko
ekitaldien antolakuntza bikaina ikusita, maiatzaren
amaierako hitzordu handia oso arrakastatsua izango
dela esan daiteke.
|
|
|
 |
|