GUZTIONTZAKO
EKINTZAK
EUSKAL JAIAN
|
| |
 |
| La Euskal Jaia , que
se celebra el 14 y 15 de septiembre
, se habre con una feria agrícola
en la que participan 65 baserritarras.
Pero la fiesta con actos para todas
las edades, incluye un variado programa
con: carnaval aéreo, talleres,
música, partidos de pelota mano
y un espectáculo teatral, por
destacar parte del cartel. Claro que
no hay que olvidar el concierto que
ofrecerá Kepa Junkera el sabádo. |
 |
| Euskal
Jaia 2002 asteburu honetan egingo da
irailaren 14an eta 15ean.
Azken edizioetan Sopelanako Udalak bere
laguntza eskaini dio jai horri. Izan
ere, aurtengo ekitaldian adin guztietarako
ekintzak izango ditugu. Programa larunbatean
hasiko da, goizean antolatu |
|
den nekazaritza
azokarekin. Bertan, kalitate hobereneko produktuak
erakutsi eta salduko dira. Horrez gain, parte
hartzen duten 65 baserritarrak, ortuari, fruta,
lore eta gazta hoberenei ematen zaien saria
lortzeko lehiatuko dira.
Pinturan diharduten artistek eta zaletuek
ere aurten indarberriturik dagoen lehiaketa
izango dute. Lehiaketa horrek sari bikainak
izango ditu. Horrez gain, Barinatxen Aireko
Inauteria antolatu da.
Eguerdiko 13,00etan Uribe-Bazterra bandak
kontzertua eskainiko du Udaletxeko plazan
eta ordu erdi geroago nekazaritza lehiaketako
sariak banatuko dira. Arratsaldeko ekintzak
17,30etan hasiko dira, haurrentzako parkea
irekiz Udaletxeko plazan bertan. Herri Kirol
tailerrak arratsaldeko seietatik zortzietara
luzatuko dira, eta, ordubete geroago, Kepa
Junkerak kontzertua eskainiko du Zipiriñe
Herri Ikastetxeko jolastokian. 21,30etan zine
emanaldia izango dugu Udaletxeko plazan.
Igandeko jaiegunari hasiera emateko erraldoiak
eta buruhandiak izango ditugu, goizeko 11,30etan.
Halaber, eskuz pilota partida interesgarriak
ere antolatu dira. Eguerdiko ordu batean berriro
ere interesa Udaletxeko plazan bilduko da,
dantzak ikusteko. Arratsaldez, 17,30etan berriro
ere haurrentzako parkea irekiko da eta, zazpietan,
Azkona taldeak haurrei eskainitako Amalurra
bihotzean ikuskizuna aurkeztuko du.
|
APUESTA POR INTERNET
Sopelanako Udalak Interneten
eta teknologia berrien aldeko apustua egin du. Horren
froga gisa, datorren Azaroan Sareskola
antolatuko da, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko
Foru Aldundiaren laguntza duen ekintza didaktiko
eta ludikoa. Horrez gain, Udalbatzak Sopelcom
2002 izeneko hitzaldiekin jarraituko du, posta
elektroniko helbidea emango die dohainik hala eskatzen
duten herritar guztiei eta, htmlizaitez
izeneko II. lehiaketa jarriko du martxan. |
  |
 |
 |
El
Ayuntamiento de Sopelana ha apostado por Internet
y las nuevas tecnologías. Prueba de ello
es que el próximo mes de Noviembre se organizará
Sareskola, un acto con afán didáctico,
divulgativo y lúdico que cuenta con la colaboración
del Eusko Jaurlaritza y de la Diputación
Foral de Bizkaia. Ambas instituciones se han sumado
a la propuesta municipal y están dispuestas
a extender esta experiencia piloto a otros municipios
de Euskadi.
La iniciativa de la Concejalía de Educación
pretende acercar las nuevas tecnologías a
todos sus ciudadanos, desde la aplicación
práctica de contenidos determinados para
los diferentes colectivos.
Se colocarán 150 ordenadores en el polideportivo
de Urko con el fin de que diferentes colectivos
ciudadanos mayores, mujeres, juventud, infancia
y personas a la búsqueda de empleo-puedan
aprender a navegar por Internet y conocer todas
las posibilidades que ofrece la red. El objetivo
es que el 10% de los sopelatarras pase por este
evento, cuya fecha será probablemente los
días 8, 9 y 10 de Noviembre. Las matriculas
podrán realizarse en el Kzgune la segunda
quincena de octubre. |
|
|
|
|
|
| |
UDALETXETIK
En Udaletxetik se recogen las características de
un mes que marca la vuelta al cole y en el que, desde
el Ayuntamiento, se ofrecen muchas cuestiones relacionadas
con Internet. Un ejemplo es la posibilidad de tener una
dirección de correo gratuita, el concurso de htmliarízate
o la fiesta de Internet en la que se espera la participación
del 10% de la población. Sin olvidar, claro, la
proximidad de la Euskal Jaia 2002. |
 |
IRAILEAN
BERRIRO ERE IKASGELARA
Irail guztietan bezala, ikasgelara itzultzeko ordua heldu
da. Sopelanako irakaskuntza eskaintzaren kalitatea bermaturik
dago bertako hiru ikastetxeetan: Zipiriñe Herri
Ikastetxean, Sopelana Bigarren Hezkuntzako Institutuan
eta Ander Deuna ikastolan. SOPELANA GUREA aldizkarian
gure ikasleak joaten diren herri ikastetxeei buruzko zenbait
datu eta ezaugarri emango ditugu. Zipiriñen, Haur
Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan 470 ikasle daude matrikulaturik
D ereduan eta 90 A ereduan, eta Bigarren Hezkuntzako Institutuan,
berriz, 281 daude. Gehien sakontzen diren gaietako batzuk
informatika, internet eta ingelesa dira. |
 |
AIREKO
INAUTERIA AIRETIK ELKARTEAREKIN
Airetik elkarteak Euskal Jaia 2002 festan parte hartu
nahi izan du, eta horretarako Aireko inauteria antolatu
du. Jaia eta dibertsioa ziurtatuta daude Barinatxe hondartzako
labarren ondoko zelaietan egingo den ekintza deigarri
eta koloretsu honetan. Eguraldia lagun badugu, laugarren
edizio honetara inguruetako probintzietako hainbat eta
hainbat zaletu hurbilduko dira. Bertan argazki lehiaketa
ere egongo da. |
 |
EL
ATLETISMO SE ABRE CAMINO
Sopelana ya cuenta con una asociación dedicada
al fomento del atletismo. Así se amplía
el abanico de la oferta deportiva en un pueblo con una
gran cantidad de población infantil y juvenil.
El presidente de esta entidad, Ismael Alonso, destaca
en la entrevista los objetivos de este grupo de amantes
del deporte. |

|
|
|
UDALETXETIK
Berriro ere itzuli gara irakurleekin dugun hitzordura, hainbat
eta hainbat ekintza izan dituen udaren ondoren: jaiak, Erdi
Aroko azoka, bandaren kontzertuak, musika astea, ludoteka eta
abar luzea. Guztiari amaiera ezin hobea emateko, asteburu honetan
Euskal Jaia eta Kepa Junkera.
Baina udazkenean ez gara geldituko eta Udaletxetik martxan jarri
da jada htmlizaitez izeneko web orrien II. lehiaketa,
eta epe laburren bi egitasmo garrantzitsu ere aurkeztuko ditugu:
hala eskatzen duten herritar guztiei aukera emango diegu posta
elektroniko helbide bat izan dezaten, bere izenarekin, ondoren
@sopelana.net jarriz, eta datorren hilabetean internet festa
bat aurkeztu nahi dugu, udalerriko talde guztiei irekia, sareen
sarean sar daitezen gonbidapena eginez. Horri guztiari buruzko
informazio zabala duzu gure web orri berrian: www.sopelana.net
Ikasturtearen hasieran, gure herrian lanean ari diren erakundeek
aukera asko zabaltzen dituzte, alor guztietan, kiroletik hasi
eta musikaraino, tartean mota guztietako tailerrak, hizkuntzak,
xakea, etab. Sopelanak zuk nahi duzun jarduera eskaintzen dizu.
Ez izan zalantzarik eta parte hartu. Sopelana zurea ere bada.sopelanagurea@sopelana.net
|
Argitaratzailea:
Sopelanako Udala Sabino Arana, 1 - Sopelana Tel. 94 676 53 53
/ Fax: 94 676 26 52
Zuzendaritza eta Erredakzioa: Lander Munabe Argazkiak:
Iker Basterretxea Maketazioa: Taller 2A Banaketa:Banandu
Fotomekanika, Inprimategia: Novoprint Ale Kopurua:
7.000 |
|