deportes
URRIA 2004
Gure taldeak
Aquí te presentamos los diferentes equipos de cada centro escolar de Sopelana. Todavía no han empezado a competir, pero esperamos que nos den muchas alegrías.
Futbolean erebai gure neskak aritzen dira
150 haurrek hartzen dute parte Ander Deuna ikastolan dauden taldeetan. Ondoren adieraziko direnak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako txapelketetan hartzen dute parte, futbol 7an, adibidez, lau talde, bakoitza 11 jokalarirekin. Benjaminetako bi taldeen entrenatzaileak Xabier Etxegarai eta Izukaitz Oar dira, eta Ander Ugarte eta Gorka Bilbao dira bi alebin edo kimu taldeak entrenatzen dituztenak. Esku pilotan sei talde daude, eta bakoitzak hiru jokalari ditu. Teknikaria Eñaut Paskal da, eta bina talde ditu alebin edo kimu mailan, infantiletan eta kadeteetan. Baina, horrez gain, ikastolan badaude saskibaloi talde bi, eta bakoitzean hamabi jokalari inguru. Infantilen entrenatzailea Maider Jiménez da, eta kadeteena Koldo Atxutegi. Aniztasunak beste kirol batzuk ere hartzen ditu, beisbola adibidez, bi talderekin beheko mailetan, Juankar Neiraren ardurapean

Ondoren adieraziko ditugunak ikastolak antolatzen dituzten Jolas Topaketetan hartzen dute parte. Multideportean hainbat kirol eta jolas egiten dira, eta hilean behin gutxi gora behera topaketa bat dago. Bi talde daude eta monitorea Gorka Bilbao da (Denbora Libreko tituluduna eta Magisteritzako ikaslea) LH1 mailakoentzat LH2 mailakoentzat Baita ere aisialdirako eta kirolarekin lotzen ditugu hurrengo jarduerak. Astean behin burutzen dira eta umeek ez dute txapelketetan parterik hartzen. Gimnasia erritmikoan 31 haur daude, eta begiralea Raisa Baldelana da; eta tenisean bederatzi, Gaizka Mejutorekin.


Zipiriñe

Zipin zazpi kirol diziplina eskaintzen dira. Iurgi Bravok hipika erakusten die 18 haurreri, Urdulizeko taldean; Eva Sainz da patinajean izena eman duten 10 haurren arduraduna: Ismaelek hamabi haur entrenatzen ditu atletismoan; Ikerrek karate erakusten die 14 ikasleri; Jesús Mari Rey eta Borja Lorenzo dira saskibaloi taldeen arduradunak, eta guztira 18 jokalari dituzte, eta Yolandak gimnasia erritmikoko lau talde ditu, 67 haur guztira.

Futbolari dagokionez, Óscar Martínek 5 eta 6 urteko 11 mutiko entrenatzen ditu; José Macías 7 urteko beste hamabi ditu, eta Jon Abasolok 8 urteko beste hamahiru. Aurten badugu berrikuntza bat, nesken taldea. Arduraduna Oliver da, eta 11 neskato ditu bere aginduetara.

Sopelanako BHI-ko ikasleek herriko hainbat taldetan jokatzen dute, Ugeraga taldearen sekzioetan, batez ere.
Triunfo para
Txaber Trojaola
Las playas de Sopelana fueron escenario de una prueba puntuable del campeonato de Euskadi. El gran triunfador de una jornada que destacó por el gran tamaño de las olas, fue el joven de Bakio Txaber Trojaola. Él se impuso tanto en la modalidad de open, como en la categoría de sub-18. Vanesa Bustillo fue la mejor en chicas, mientras Kepa Álvarez y David Bustamante triunfaron con el tablón.
Txaber Trojaola izan zen joan den hilean Atxabiribil hondartzen burutu zen Euskadiko txapelketarako puntuagarri den probaren protagonista nagusia. Bakioko mutila izan zen irabazlea open mailan zein 18 urtetik azpiko mailan. Lehenbizikoan argi eta garbi gainditu zituen Miguel Celada, Ander Hederá eta Eigel Gibb australiarra.

18 urtetik azpikoen mailan bere atzetik Indar Unanue, Ager Sánchez eta Jon Ortiz geratu ziren. Neskei dagokienez, irabazlea Vanesa Bustillo izan zen. Bere atzetik Elma Albizu bigarren izan zen, Amaia Ruiz hirugarren eta Itziar Bustamante laugarren.

Ohol espezialitateari dagokionez, hoberena Kepa Álvarez izan zen, eta haren atzetik David Bustamente. Azpimarratu behar da hurrengo asteburuan, iraileko azkenekoan, body-board txapelketa bat jokatu behar zela, baina bertan behera geratu zela, itsasoaren egoera kaskarra zela eta.
Autobús
hasta Urko
Zure entrenamenduetara joatea errazago izan dezazun, Udalak aztertzen ari da Sopel-busa arratsaldetan Urkoko kiroldegian ere geratzea. Beraz, egon adi hilabete honetan, neurria jartzen bada ere, eta gogoratu zerbitzu horrek udalerriaren zati handia zeharkatzen duela. Txartelak Turismo bulegoan eta beste zenbait establezimendutan jaso daitezke: Urbaso kafetegian, Complementos Keltxen, Confituras Yakon edo Zutarri tabernan.
Para que lo tengas más fácil a la hora de ir a los entrenamientos, el Ayuntamiento estudia que el Sopel-bus tenga una parada a las tardes en el polideportivo de Urko. Así que ándate al loro este mes, por si se pone en marcha la medida, y recuerda que este servicio recorre gran parte del municipio. Los billetes se pueden adquirir en la Oficina de Turismo y en algunos establecimientos, como la Cafetería Urbaso, Complementos Keltxe, Confituras Yako o en el Bar Zutarri.
¡¡¡AVISO!!!!
Desde TXOPEL os animamos a que nos mandéis las fotos de los equipos en los que tomáis parte. Junto a la foto ponéis los nombres, para que podamos publicarlo. ¿Vale?

txopel@sopelana.net
deportes
URRIA 2004