deportes
Abendua 2004
Zuri Gorriz
¡Qué orgullosos estuvimos de poder disfrutar con la charla que nos ofrecieron los jugadores del Athletic! Joseba Etxeberria y Aitor Karanka nos hablaron de su pasado futbolístico y nos enseñaron que en esto del balompié lo importante es disfrutar. El fútbol, así como otros deportes de equipo, nos debe enseñar a compartir el balón, a tomar decisiones en el campo y a convertirnos en una piña con nuestros compañeros. Ganar siempre es importante, pero saber que has hecho lo posible para conseguirlo y has perdido también resulta satisfactorio, puesto los buenos resultados ya llegarán si se sigue en la misma línea..

Zeinen harro egon ginen Athletic-eko bi jokalarik eskaini ziguten hitzaldiaz gozatzen! Joseba Etxeberriak eta Aitor Karankak euren futbol bizitzari buruz hitz egin ziguten, eta kirol honetan garrantzitsuena gozatzea dela erakutsi ziguten. Futbolak, taldean jokatzen diren beste kirol batzuek bezala, baloia banatzen erakusten digu, zelaian erabakiak hartzen, eta taldekideekin benetako taldea eratzen. Irabaztea beti da garrantzitsua, baina galdu arren irabazteko ahal izan duzun guztia egin duzula jakitea ere oso pozgarria da. Taldeak ahalegin guztiak egiten baditu azkenean emaitza onak helduko dira, beste gauza guztietan gertatzen den bezala.

Etxeberriarekin eta Karankarekin batera Genar Andrinua eta Josu Urrutia jokalari ohiak ere egon ziren. Horiek ere futbol munduan izandako esperientziei buruz hitz egin ziguten. Guztiek ere autografoak sinatu zizkiguten, eta futbolean etengabe ikasten dela erakutsi ziguten. Norbaitek hoberena dela uste duenean, jada ez da hoberena, jada ez duelako gehiago ikasten, eta, apaltasuna galtzen duenean, ez duelako taldekideekin elkarlanean jolasten. Hori erakutsi zigutenaren zati txiki bat baino ez da, baina, egia esan, futbolean ez ezik, bizitzan ere aplikatzeko moduko irakaskuntza da.

Forum kirol enpresak antolatutako “Kirolaren ikasgelari” esker, lau kirolari horiek autografoak sinatu zizkiguten. Eta hori gutxi balitz, gutariko batzuk ‘Marca’ kirol egunkariko argazkietan ere irten ginen. Beste irudi batzuk Sopelanako web orrian daude: www.sopelana.net.
Gure
txapeldunak
Nuestros campeones tienen nombres propios: Eder Ibarra, porque se proclamó campeón, por segundo año consecutivo, del Torneo Baqué de pelota a mano, y la pareja de pala formada por Landeta y Pinuaga, porque ha sido la ganadora del Campeonato de Vizcaya de clubes. Ambos pertenecen a nuestro club local Kurene.

Gure txapeldunek izenak eta abizenak dituzte: Eder Ibarra, bigarren urtez jarraian Baque txapelketa irabazi duelako, kadeteen mailan, eskuz banakako sailean. Eta palako bikotea, Bizkaiko taldeen txapelketan gazteen mailako txapeldun izan direlako, pala laburrean. Biak Sopelanako Kurene taldekoak dira

Ibarrak finalean bere indarra erakutsi zuen, eta hasiera kaskarrari buelta ematea lortu zuen. Ederren gauzarik hoberena bere proiekzioa da, eta datorren urtean ere txapelketa berriro irabazteko aukera handiak ditu.

Eta Landeta eta Pinuagari dagokienez, aurrelariaren segurtasuna eta atzelariaren sakea azpimarratu behar ditugu. Horiek izan ziren Sopelanako bikoteak finalean garaipen erosoa lortzeko oinarri nagusiak. Baina hoberena, beharbada informazio hau irakurtzen duzunerako dobletea lortua izango dutela izan daiteke, txapelketa bereko beste final batera ere heldu baitira, paletako finalera, alegia. Dena den, horren berri TXOPELeko hurrengo zenbakian emango dizugu.
¡¡¡AVISO!!!!
Desde TXOPEL os animamos a que nos mandéis las fotos de los equipos en los que tomáis parte. Junto a la foto ponéis los nombres, para que podamos publicarlo. ¿Vale?

txopel@sopelana.net
deportes
Abendua 2004