deportes
Apirila 2005
el ugeraga
se pone en marcha
El Ugeraga ya ha iniciado la competición, con importantes aspiraciones este año. Los diferentes equipos han dejado muestras de su buen hacer, con una Dorleta Zorrilla que se adjudicó el Gran Premio Primavera de féminas, organizado por la Sociedad Ciclista Amorebieta. Ahora, los cadetes van a disputar la Copa de España.
Ugeraga taldeko txirrindulariek hasi dute burutu behar dituzten lehiaketen egutegia. Amorebieta-Zornotzako Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen Udaberri Sari Nagusian erakutsi zuten maila guztietan buruan egoteko gai direla. Gure txirrindularien artean gauza azpimarragarriena Dorleta Zorrillak lasterketa mutilekin batera amaitu zuela eta amaierako sprintean sartu zela izan zen. Izan ere, lehenbiziko emakumea izan zen eta guztien artean zortzigarren sailkatu zen. Aurreko talde horretan Arkaitz Fernández eta Aritz Azpeitia ere sartu ziren.
Ugeraga taldeko gazteek edo jubenilek ere lasterketa bikaina egin zuten. Ibon Lavín aukeratutakoen artean izan zen, beste bi txirrindularirekin batera azken ihesian sartu baitzen. Baina zorte txarra izan zuen, kolpe bat hartu eta bizikletan matxura izan zuen eta. Izan zituen arazo mekanikoak zirela eta berak nahi zuen erritmoan jarraitu ezin izan bazuen ere, azkenean laugarren amaitu zuen. Zortzigarren Julen Ramos izan zen, eta Iurgen Jabato hamabigarren sailkatu zen. Hiru txirrindulari horien denborei esker, Ugeraga Txirrindulari Elkartea bigarrena izan zen taldekako sailkapenean.
Afizionatuetan Talleres Sopela-Ugeraga taldea Seguros Bilbao indartsuaren atzetik sailkatu zen. Sopelanako taldeko txirrindularirik azpimarragarrienak David Pelaz eta Jagoba Sánchez izan ziren.
Gure txirrindularien hurrengo hitzorduak apirilaren 16an eta 17an izango dira, Oviedon korrituko den Espainiako Kopan hartuko baitute parte. Horrez gain, bost neska Sevillara joango dira, txapelketa bera korritzera. Emakumeen txapelketa apirilaren 23an izango da.
bodyboard
hoberena
'3Sesenta', bere hurrengo zenbakian Sopelanari buruzko DVD bat daraman aldizkaria da. Uztaileko zenbakian banatuko da DVDa, eta guztira 10.000 argitaratu dira. Diskoan, udalerriko leku interesgarrienak labur erakusten dira. Minutu eta erdi inguru irauten duen aurkezpen horren ondoren, kortxo zale hoberenen irudiak eskaintzen zaizkigu. Haien artean daude David Perez, Munduko txapelduna, edo bere adiskide Aritz Larrigana, Jon Ander Bengoetxea edo Antonio Ortiz. Horrez gain, Rui Ferreiraren irudiak ere egongo dira. DVD horren aurkezpena Alemanean izango da, Euskaltegiaren eta Jauregizar plazaren ondoren dagoen ostalaritza lokalean. Ekitaldia gaueko bederatzietan hasiko da. Informazio gehiago nahi duzuenok www.aibodyboard.com web orrira jo dezakezue.

'3Sesenta' es una revista que incluirá un DVD de Sopelana en su próximo número. Será en el mes de julio y en total se han editado 10.000 discos, que incluyen una introducción a los lugares más interesantes del municipio. Tras ese minuto y medio aproximado de duración, se ofrecen imágenes de los mejores corcheros. Entre ellos está el Campeón del Mundo, David Pérez, su amigo Aritz Larrigana, Jon Ander Bengoetxea o Antonio Ortiz.
videos y diapos
sopelana garbia
Sopelana Garbia kanpainaren barruan, Peña Txurik surfaren munduarekin, hondartzen garbiketarekin eta ingurugiroaren zainketarekin zerikusia duten bideo eta diapositiva batzuen proiekzioa antolatu du. Aktibitatea 9 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduta dago batez ere, herritar guztiak parte hartzera gonbidaturik zaudeten arren.
Proiekzioa apirilaren 22an izango da, 19:30ean, Udaletxeko Hall-ean. Ekitaldian zehar, gazteei "Sopelana Garbia" kanpaina sustatzeko bilatzen ari den logotipo mota azalduko zaie. Nahiz eta logotipoak aurkezteko deialdia pertsona guztiei zabalik dagoen, bereziki proiektuan gazteen parte hartzea eta hauei ingurugiroa zaindu behar delakoaren ideia transmititzea bilatzen da. Egun horretan Udaletxera hurbiltzen direnek haien proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.

Dentro de la campaña Sopelana Garbia, Peña Txuri ha organizado la proyección de un vídeo y de diapositivas relacionadas con el mundo del surf, de la limpieza de las playas y del medio ambiente en general. La actividad está dirigida principalmente a chavales de entre 9 y 15 años, aunque tod@s los ciudadan@s están invitad@s a participar.
La proyección tendrá lugar el 22 de abril a las 19:30h en el Hall del Ayuntamiento. Durante el evento también se explicará a los jóvenes el tipo de logotipo que se está buscando para poder promocionar esta campaña, ya que ellos serán los encargados de diseñar el distintivo de 'Sopelana Garbia'. Aunque la convocatoria está abierta a todos los públicos, el objetivo es intentar involucrar a los más jóvenes en este proyecto, tratando al mismo tiempo de transmitirles la necesidad de cuidar el medio ambiente. Las personas que se acerquen al Ayuntamiento ese día podrán mostrar sus propuestas al resto de los asistentes.
¡¡¡AVISO!!!!
Desde TXOPEL os animamos a que nos mandéis las fotos de los equipos en los que tomáis parte. Junto a la foto ponéis los nombres, para que podamos publicarlo. ¿Vale?

txopel@sopelana.net
deportes
Apirila 2005