Actualidad
Martxoa 2005

Viaje al Sahara
A continuación os ofrecemos la carta y algunas de las fotos que nos ha remitido ese grupo de estudiantes de la ikastola Ander Deuna, que se fueron de viaje de estudios al Sáhara:
Iazko , 2004ko abenduaren 3tik 9ra Tindufeko errefuxiatuen sahararren kanpamenduetan egon ginen Ander Deuna Ikastolako 2.Batxilergoko ikasleok ikas-bidaian

Dena 2003ko irailean hasi zen, Batxilergoko 1. mailan geundenean eta ikas-bidaia antolatzeko eskukoa pasatu zigutenean. Bidaia desberdin bat egin nahi genuen; bidaia solidario bat; eta kontaktuak eginez Saharara joatea bururatu zitzaigun. Urte osoko lana ekarri zuen horrek, guk ez genuelako esku hutsik joan nahi. Proiektu bat gauzatu genuen, non oinarria Saharako eskola batekin elkartasuna egitea zen; baita eskola horretan ordenagailu gela bat muntatzea ere. Bestalde, proiektu horrek bazituen beste helburu batzuk: alde batetik, geure proiektu eta bidaia Euskal Herri osoan zabaltzea, batez ere gazteek ikus dezaten zer nolako gauzak ere egi daitezkeen; eta bestetik, ahalik eta diru gehien atera nahi genuen bertara bidaltzeko. Horretarako jaiak antolatu genituen, prentsaurrekoak, kamisetak saldu... Aldi berean, Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri ginen, diru laguntza jasotzeko, gutariko bat elbarri dagoelako eta laguntzailea behar zuelako. Irratian elkarrizketak, prentsan, telebistan... eta azkenean, itxarotako eguna iritsi zen.

Abenduaren 3an abiatu ginen Saharara eta oraindik inork ez zekien bertan zer aurkituko genuen. Argazkiak, bideoak... ikusita ere ezin da bertakoa imaginatu. Familietan lo egi genuen, launaka, eta lehenengo harremanak ez ziren oso onak izan. Baina bertako egoerara ohitu ahala gauza asko ikasi genituen. Gerrari buruzkoak batzuk, hemen ditugun gauzak miresten,... ez dakit; askotan horrelako toki batera hurbiltzen gara giza laguntza emateko asmotan, baina beraiek dira laguntza hori ematen digutenak; hamaika gauza ikasi ditugu! Gainera, gure bihotzeko zati bat bertan utzi dugu. Umeak, agureak, gerrarekiko ikuspuntua... hunkituta itzuli gara.

Orain bertara joan-etorriak egiten jarraitu nahi dugu eta elkarte bat antolatzeko asmoa daukagu. Bestalde, gonbidatu nahi zaituztegu martxoaren 18an 18:30ean Sopelanako Hall-Kulturalean emango dugun hitzaldira; bertan gure bidaia eta oporrak bakean programa ( ume sahararrak udan hartzekoa ) azalduko ditugu.
Actualidad
Martxoa 2005