Actualidad
URRIA 2004
Itsasoan
barrena
Niños y jóvenes participaremos en un programa a nuestra medida, que se llama ‘Itsasoan barrena’. Desde mediados de octubre a finales de noviembre nos van a enseñar la importancia que tiene esa costa tan bonita que tenemos. Y para rematar, habrá una fiesta el 20 de noviembre. A continuación os ofrecemos el texto que nos han enviado las responsables de ‘Itsasoan barrena’:
Gaur egun ingurumenaren arazoak leku handia betetzen du gizartearen arduren artean. Urte gutxitan aldaketa azkarregiak ikusi ditugu gure inguruan. Gizarteak lehentasuna eman dio teknologiaren garapenari, horrek dituen ondorio guztiekin, eta baliabide naturalak oso neurri handian erabili ditu, gure inguru naturala zaintzeari lehentasunik eman gabe.

Une honetan, gizartearen hainbat alorretan Ingurumenaren aldeko aldaketak sortzen ari dira. Zorionez, horren beharraz konturatzen hasi gara, bai mundu mailan, bai herri mailan ere. Hori dela eta, zenbait ekimen sortu dira, Agenda 21, besteak beste. Ekimen horiek erakusten dute heziketa eta komunikazioa oso tresna baliagarria direla garapen jasangarria lortzeko.

Gure kasuan, esan behar dugu kostaldea dela aisialdi garaietan gehien bisitatzen den lekuetako bat. Alde batetik, hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen digu, inguru bikainean, eta beste batetik, gure egunerokotasunean ditugun beharrek sortzen diguten estresetik ihes egiteko aukera ematen digu. Ondorioz, erlaxatzeko leku aproposenetakoa da. Baina horrek guztiak ingurumenarekin lotutako arazoak sortzen ditu, zaborra, zarata, trafikoa eta abar. Arazo horien guztien oinarri nagusia inguruari diogun errespetu falta da.

Hori dela eta, Sopelanan aurrerapausoa eman nahi dugu ‘Itsasoan barrena’ egitasmoaren bitartez. Egitasmo horren ardatza haurrak eta gazteak dira, eta haien interesetara egokituko da, kostaldea hiritarrei hurbiltzeko. Programari amaiera emateko jai bat antolatuko da azaroaren 20an. Emango dizugu informazio gehiago.

Txopel
Txopel Montehermosoko Fortun Areatzetik dator, eta garai hartan (IX. eta X. mendeen artean) egoitza Maneneko Dorrean zuen Sopelanako agintarien taldeko kide izan zen. Kontua da familiako kideen artean bazegoela Lope izeneko bat, ‘Txopel’ ezizenez ezagutzen zena. Pertsonaia historiko hori, neurriz txikia izan bazen ere, izan zen Sopelanaren sortzailea, bere dorretxea eraiki zuen garai hartan gaur egun Sopelanak hartzen duen muinoan zegoen abatetxearen ondoan eta ‘Txopelena’ deitu zion, berea baitzen. Izen horretatik dator gaur egun ezagutzen dugun Sopelana izena. Esan behar da abizen horrek izen handia lortu zuela gerora, bere ondorengoak Butroetarrekin elkartu baitziren, eta familia hori ere oso indartsua zen, ‘power’ handia zuen. Haiekin batera hainbat gudutan hartu zuten parte, eta, egia esateko, abizenak oraindik ere jarraitzen du. Guk, Sopelanan gero eta gehiago entzungo duzun pertsonaia horren irudi sinplifikatua emango dizugu.
Historia
de una botella
Cuentan los alumnos de Zipiriñe, de 5º D, que el año pasado (2003 de nuestra era) Julen Uribe fue a pescar con caña cuando vio una botella de Coca-Cola con un mensaje dentro, flotando en la mar. Julen se metió a por ella y vio, por un agujerito, que la carta estaba en francés. Como necesitaba ayuda para traducirla, fue donde un amigo suyo, Javi, que tiene un bar. Cuentan que Javi no pudo traducirla entera, así que recurrieron a una andereño de Zipiriñe, Marian Antolín.

los protagonistas de la historia
El mensaje, escrito por una niña de 10 años, explicaba que su padre padecía leucemia, una grave enfermedad por la que se encontraba hospitalizado. La curiosidad por conocer más a la niña, llamada Flavie Guilerm, fue aumentando en Zipiriñe. Buscaron en Internet Guimaëc, el pueblo francés donde residía Flavie, cerca de Nantes, y hasta hablaron con ella por teléfono. Entonces descubrieron que se enteró de la grave enfermedad de su padre el mismo día que ella cumplía los años. Fue en abril. Y la curiosa coincidencia es que Leire, la hija de quien pescando en Barrika encontró la botella, también nació en abril. Flavie pidió a un vecino suyo, que tenía una embarcación, que tirara la botella mar adentro. El mensaje tardó un mes, aproximadamente, en llegar a nuestra costa.

Y cuentan que sabemos más cosas de la niña francesa. Que cuando el desastre del petrolero ‘Prestige’ el chapapote llegó hasta en tres ocasiones a su litoral. Y hasta hemos conseguido fotos de ella, hemos descubierto que tiene un perro llamado ‘Sisi’, y que vive en una preciosa casa con sus aitas y sus otros dos hermanos.

A los niños de Zipiriñe que les sorprendió esta historia, de la que se han convertido en narradores improvisados, les gustaría grabar un vídeo para mandárselo a Flavie, con quien desearían mantener correspondencia. Ellos cuentan, junto a su andereño actual, Karmele Gómez Olarte, que le han enseñado alguna palabrita en euskera, y que han sabido que su aita está mejor, de lo cual se alegran mucho. La historia es real, aunque como todas las historias siempre existen versiones un pelín diferentes. Lo curioso es que las narraciones reales a veces enganchan más que las de ficción si uno las cuenta a los demás. Por eso os animamos a que nos las mandéis a txopel@sopelana.net. Y, de paso, en otras entregas de TXOPEL os contaremos más cosas sobre aquella niña que tiró una botella al mar, una cuestión que ya era tradición en su familia, porque su abuela, también lo hizo un buen día.
LOS LECTORES
En este rincón publicamos las cartas que nos han llegado de algunos lectores:
Ander Deuna-ko ikasle bat nauzue. Pasadan martitzenean, TXOPEL aldizkaria banandu zuten gelan, ta asko gustatu zitzaidan! Gure Erico berriak jakin ahal izatea eta…
Horregaitik, lehenik eta behin, zoriontsea gustatuko litzaidake, eta ea asko irauten duen.
Hortaz gain, EHSF-ren webgunean, hain zuzen ere http://www.euskalsurf.com/castellano/
paginas/competicion/EHSF/EHSF.htm helbidean hile honetan zehar gure hondartzan surf eta bodyboard txapelketa egongo direla ikusi dut. Sopelan, hainbat eta hainbat jendek praktikatzen du surfa. Horrezkero, nere ustez, interesgarria izando litzateke horri buruzko artikulo bat egitea, ale honetan txirrindularitzarekin egin den bezala. Ideia bezala baino ez dut askatzen, seguru asko hainbat gai izando dituzue hitzegiteko, baino artikulutxo bat ez litzateke gaizki egongo.
Mila Esker, eta agur bero bat
Unai M. (Ander Deuna Ikastola)
Kaixo TXOPEL:
Zipiriñeko 5.garren mailako neska batzuk gara. Komentatu nahi dizugu gure eskolako patioan ez dagoela ‘trukumerik’ (jolasa bat da) eta gustatuko litzaiguke moizbeinka jolaztea.
Mesedez! Ipiniko diguzue eskolan?
Eskerrik asko mesu hau irakurtzeagatik.
CARISMAN (Zipiriñe Ikastetxea)
Actualidad
URRIA 2004