Actualidad
Urtarrila 2005
Fiesta intercultural
por la convivencia
Urtarrilaren 30 arte Elkarbizitzaren aldeko Astea antolatu da. Aste hori gehien bat guri, umeei eta gazteei zuzendurik dago, eta '365 egun eta arrazoi elkarbizitzeko' izena darama. Garrantzitsuena Zipiriñen, Ander Deuna ikastolan eta Sopelana Institutuan burutuko diren ekintzak dira. Astean zehar kontu-kontalariak, hitzaldiak eta elkarbizitzari buruzko lanak izango ditugu, elkarbizitza zer den eta nola hobetu daitekeen azaltzeko. Horrez gain, gure ordezkari politikoekin gai horren inguruan hitz egiteko aukera ere izango dugu.
Han organizado una Semana por la Convivencia hasta el 30 de enero. Dedicada principalmente a nosotros, niños y jóvenes, se lleva a cabo bajo el lema '365 días y razones para convivir'. Lo más importantes es que hay actividades en Zipiriñe, en la ikastola Ander Deuna y en el Instituto Sopelana.

Durante la semana se organizan sesiones de cuentacuentos, charlas y también participaremos en una serie de trabajos sobre la convivencia en los que explicaremos en qué consiste y en qué se puede mejorar. Incluso tendremos la posibilidad de contar a nuestros representantes políticos nuestras impresiones al respecto.

Pero lo mejor llegará el sábado, con la celebración de una fiesta intercultural en la que han colaborado los padres de alumnos inmigrantes.
Durante la fiesta del sábado se podrán probar platos típicos de otros países, así como admirar la música y las costumbres de esas gentes que han llegado a Sopelana de otros puntos del planeta. A ellos también les mostraremos nuestras costumbres, en un acto que se celebrará entre las 12.00 y las 14.00 horas en la plaza del Ayuntamiento.
Santa ageda
abestera!
Aspalditik gertatu ohi den bezala, Sopelanako hainbat talde irtengo dira kalera otsailaren 4an Santa Ageda abestera. 80 pertsona inguruk, gehienak ikasleak, hartu zuten parte iaz Udal Euskaltegiko taldeetan. Guztiak ere baserritarrez jantzita irtengo dira, horrelako tradizio ederrari eutsi ahal izateko. Oso harro daude kantu horiez, euren esanetan abesti bereziak baitira. Aukeratutako kantuak Santa Agedaren bertsio berriak dira, betidaniko kantuaz gain.

Sopelana institutuan ere badaude tradizio horretan parte hartuko duten ikasleak. Aurten bi talde antolatuko dituzte. Ander Deuna ikastolak, berriz, egun horretarako jai berezia antolatu du, Inauteriak eta Santa Ageda "biak batera" ospatzen diren egun horretarako, alegia. Ikastolatik bertatik horrela kontatzen digute, 'EUSKALDUNAK HISTORIAN ZEHAR' izenburupean: "Urtero legez, Ander Deuna Ikastolako ikasleak Sopelanako pilotalekura bertaratuko gara eta, ihauteriak aitzaki hartuta, Historian zehar ospetsuak izan diren euskaldun batzuen errepasoa garatuko dugu.

Bertan, garai ezberdinetako pertsonaiak ikusgai izango dira; besteak beste: Loiolako Inazioa, Elkano nabigaria, Iparragirre musikaria, Ameriketara joan ziren euskaldunak, ...

Ikuskizuna musika, dantzak, mozorroak, e.a-rrekin hormituta egongo da.

Gainera, aurten ihauteri jaiak eta Agate Deunaren egunak bat egiten dutenez, amaieran ahaztu ezin dugun tradizio honi lekua ere zabalduko diogu.

Besterik gabe, gogoratu otsailaren 4an gure ikuskizun honetan parte hartzeko gonbidatuta zaudetela".
Organización
política
Actualidad
Urtarrila 2005